Komunismoaren zeruertz emantzipatzailea birsortu


Mota guztietako errebisionistek aurresandakoaren aurka, krisi ekonomikoak ez du berekin ekarri masak berak era espontaneoan jaioaraziko lukeen “krisi iraultzailea”. Ezta ere ez du proletario iraultzailea klase borrokaren lehen planora itzuliko den inolako zantzurik erakutsi, bidezkoa den zapalduen espontaneotasun erresistentzialak bultzatuta, bere betiko mantrek susmatu bezala. Are gehiago, kontraesan interinperialistak berriz lehen planoan kokatu dituen bloke inperialista okzidentalaren krisiak, eta Espainian 1978ko erregimena ahalbidetu zuen klase arteko itunaren porrotak erakusten duen Errestaurazio 2.0-aren krisiak, klase borroken segida bat besterik ez dute islatzen, non, proletario iraultzailearen faltan, burgesiaren frakzioek soilik lehiatzen dute boterea. Zeruertz emantzipatzaile bezala Iraultza Proletarioaren galerak eta Urriko Zikloaren agortzeak mundua transformatzeko deituta dagoen klasearen desorientazioa dakar. Baina, neoezkertiar eta hainbat errebisionistek adierazten dutenaren kontra, aipatutako Zikloaren agortze honek, ez du esan nahi proletarioen lan historikoen iraungipena, ezta marxismoarena ere, bere ideologia bezala.

Gaur egun, baldintza subjektiboetan (klasea beraren barneko balditzetan) dago gakoa, Iraultza Proletario Mundialik eta Alderdi Komunistarik ez izatean, eta ez –errebisionismoak hainbeste errepikatzen duen lur-jotzearen teoria iraungitu eta ekonomizistak zehazten duen bezala– baldintza objektiboetan (klaseaz haratagokoetan), inperialismoarekin lekukotuta jadanik. Horregatik, bi zikloen arteko interregnoaren momentu honetan, ideologia langile mugimenduaren kanpotik eraman ahal izateko –Leninek esan eta esperientzia historikoak berretsi zuen gisara–, abangoardiak lehendabizi beste zeregin teoriko-praktiko bati ekin behar dio bere baitan: Urriko Zikloaren Balantzea burutu, marxismoa, marxismoa berari aplikatzen, bi ildotako borrokaren bitartez, ideologia proletarioa bere abangoardia-teoriaren mailan birsortzeko; eta, era berean eta esandakoarekin lotuz, abangoardia iraultzailea eratzeko lotura politiko eta antolatzaileak garatzeko.

Birsorkuntza ideologikoa deritzogun fase hau gaindituta soilik, ahalko diogu birsorkuntza politikoaren egitekoari ekin, sozialismo zientifikoaren eta langile mugimenduaren arteko fusioaren egitekoari, Alderdi Komunistari bide eman diezaion. Alderdi Komunista hau ezin daiteke burokratikoki konprenitu, abangoardia erakunde baten gisan, baizik eta abangoardiaren eta masen arteko fusio gisan. Honek bi muturren transformazioa behar du, subjektu iraultzaileari bide emanez. Gure egunotako iraultza gerra zibil iraultzailearen bidez burutu behar da, Alderdi Komunistak gidatuta eta Ejertzito Popularraren bidez, bere bidean Botere Berria eraikiz; hau da, iraultza soilik Gerra Popularraren bidez gauzatu daiteke gaur egun.

Funtsean, komunista kontsekuenteok ezin ditzakegu denbora gehiagoz alde batera utzi aurrean dauzkagun zeregin historikoak. Kontzientzia iraultzailea prozesu iraultzearen agintean jarriz eta komunismoaren birsorkuntza ideologikoaren eta politikoaren bandera goratuz, defendatuz eta aplikatuz, sortuko ditugu praxi iraultzailea berrindartuko duten baldintza subjektiboak, klase gizarteak menperatuta dituen mundu osoko zapalduen kate iraingarrietatik askatzeko autotransformazioarentzat.



Komunismoaren Birsorkuntza ideologiko eta politikoarengatik!

Kapitalaren eta bere krisiaren aurka, Iraultza Sozialistarengatik!