Komunistok Maiatzaren Lehenaren aurrean

Gaur, urtero legez, jada zaharkiturik dagoen fartsa bat antzeztuko dute langile mugimenduaren tradizio iraultzailea aldarrikatzen duten hainbat korrontek. Krisi ekonomikoko hamarkada baten ondoren, ez dute esperotako krisi iraultzailea ekarri masen berezko mugimenduaren gaineko indar metaketaren alde jaurtitako aldarriek.  Izan ere, langile klasearen berehalako borroka zilegiak iraultzaren genesi eta premisa gisa ulertzean datza errebisionismoaren axioma nagusienetariko bat. Aitzitik, Leninek eta gure klasearen esperientzia historikoak irakasten digutenez, ideologia proletarioa langile mugimenduaren kanpotik baino ezin daiteke eraman. Ezintasunean, praktika sindikalistarekin, errebisionistek ez dute burgesiaren subsidiario bihurtzeko dudarik, defendatzen dituzten diskurtso sozialtxobinistek eta jarrera frentepopulistek argi uzten duten bezala.

Egiaz, proletalgoa Estatu espainoleko klase-borrokaren garapenenean ageri ez den eragile nagusia da. Mendebaldeko bloke inperialistaren krisi politikoaren erdian kontraizan inter-inperialistak lehen planoan daudelarik, ospatu berria izan den A-28ko hauteskunde-fartsa Errestaurazio Krisia 2.0-ren gertakari izan da.  Hain zuzen ere, burgesiaren fakzio ezberdinen arteko gatazkak dira Estatu espainoleko agenda politikoa zuzentzen dutenak, burgesia handiaren eta klase ertainen blokearen —behargin aristokrazia, proletarizazio arriskuan, azken horien artean egonik— arteko itun sozialaren hausturaren emaitza gisa. Hauxe da gaur egun bizi dugun garaia: marxismoak proletalgoaren abangoardia-teoria bezala zuen hegemonia galdu egin du. Hori, Mundu Iraultza Proletarioaren zeruertz politikoaren galeraren eta Urriko Zikloaren porrotaren eta amaieraren ondorio da. Izan ere, marxismoa, klase-borrokaren esperientziaren eta gizadiaren praktika sozial historikoaren sintesia izanik, ezin daiteke ulertu ekintzarako gida arrunt bezala, praktika eraldatzailetik bereizita dagoen teoria bezala. Aitzitik, bere praxian gauzen egoera aktuala eraldatzen duen mundu-ikuskera unibertsal eraldatzaile bezala ulertu behar da; bai burgesiak bai errebisionismoak proletalgo huts gisa izatera behartu gaituzten hori ezeztatzea izanik lehen urratsa, horrela herri tribuno bihurtuz.

Egun, hegemonia errebisionistaren hamarkaden ondoren, komunistoi proletalgoaren independentzia ideologiko eta politikoa konkistatzearen zeregina dagokigu ezinbestean; marxismoari marxismoa aplikatuz, gaur, prozesu iraultzailearen hastapen-fase esentzial gisa. Horretarako, lehendabiziko fasean, komunismoaren birsorkuntza ideologikoaren fasean alegia, Urriko Zikloaren Balantzea burutzea ezinbestekoa zaigu, abangoardiaren baitan bi ildoetako borrokaren bitartez gure klasearen esperientzia praktikoa sortzaileki laburbilduz. Erantzun hauen inguruan diskurtso iraultzaile berri bat sortzen joango da, lotura politiko-organizatiboak eraikitzearen bitartez abangoardiako gero eta sektore gehiagoren gain eragingo duen polo erakartzailea osatuko duen subjektibitate erreferentziala progresiboki hedatuz. Behin fase hau burutua, birsorkuntza politikoari aurre egin ahal izango diogu; sozialismo zientifikoak langile-mugimenduarekin bat egiterakoan Alderdi Komunista sortuz, autoeregite eta autoeraldatze prozesuan abangoardia eta masen arteko fusio dialektiko gisa. Zeregin hauek aurrera eramateko dira beharrezkoak komunistak eta ez emana-den mugimenduan, gure klasearen mugimendu espontaneoan; izan ere, Iraultzaren subjektua sortzen dijoan aldi berean Programa iraultzailea sortzean dago gakoa.

Behin proletalgoa mugimendu politiko iraultzaile bilakatuta, bere ekintza subjektiboak praxi iraultzailearen hedapena ahalbidetuko du, praxi hori teoria eta praktikaren arteko elkar-eraldaketaren batasun dialektiko gisa baino ezin  daitekeelarik ulertu. Orduan, Alderdi Komunistak mundu zaharraren aurka gerra zibil iraultzailea garatuko du, Herri Gerra formapean Botere Berria eraiki eta  proletalgoaren diktadura ezarriko duena, komunismoranzko bidean Mundu Iraultza Proletarioaren euskarri base bezala. Ez dago beste aukerarik kontsekuenteak diren komunistentzat. Eskematismo espontaneo errebisionisten aurrean, Birsorkuntzaren aldeko Mugimenduak abangoardiako erreferente marxista-leninistaren eraikuntzaren aldeko apustua egiten du; kontzientzia iraultzailea prozesu iraultzailearen burura eramango duen komunismoaren birsorkuntza politiko eta ideologikoaren bandera goratuz, aldeztuz eta aplikatuz. Modu honetan bakarrik erein ditzake proletalgoak gizarte berriaren haziak, non iraganaren kateetatik askatutako gizadiak bere helmuga gidatu ahal izango duen.



Komunismoaren birsorkuntza ideologiko eta politikoaren alde!

Abangoardiako erreferente marxista-leninistaren eraikuntzaren alde!