Maiatzaren Lehena eta abangoardiaren bidegurutzea

Inperialismo zaharkituaren normaltasun kritikoari mehatxu berria eta sinesgaitza gehitu zaio, zientzia-fikzio distopikotik aterata dagoela ematen duena: pandemia biriko bat. Honi aurre egiteko, koalizio Gobernu berri eta aurrerakoietan aurrerakoiak, gizarte burgesaren ordezkari orokorrak, eskuetan dituen baliabide polizia-militar guztiak erabili ditu bere klase-diktaduraren ordena salbatze aldera. Izan ere, moreen gehitze dotoreagatik ere, ez da zehazki zori onez hasi hitzarmen parlamentarioaren oinarri soziologikoa indartzeko Gobernuak aurreikusitako plan sozial berez xumea. Proletalgoaren frakzio goranahiaren, hau da, behargin aristokraziaren klase interesak objektiboki ordezkatzen dituzten horien eskuetan milioika enplegu bortxaz suntsituak. Estreinaldi bikaina. Lan munduaren ordezkari ofizialei dagokienez, burgesiak soldatapeko esklabotza modernoa erregulatzeko solaskide legitimo bezala aintzatetsitakoak, elkarlan interklasista orotan temati aritu dira etekin kapitalista salbatzearen mesedetan. Langile-masen artean klase menperatzailearen transmisio-uhal bezala aritzeko zeregina duten horiengandik beste politikarik espero al zitekeen?

Bestetik, espontaneotasunaren eta erreformaren kultuaren lokaztian hondoratuta darraien mugimendu komunistan oraindik ere hegemonikoak diren antolakunde errebisionisten panoplia dugu. M15-eko zikloa amaitu ondoren eta sozialdemokrazia berpiztuak Ministro Kontseiluko eserlekuetara egindako igoera biziaren ostean, taula politiko burgesetik baztertuak eta ahaztuak diren gizajo hauei mundu zahar honetan tragediaren fartsarena ere egin ezin duten horien etsipen ezgauza baino ez zaie geratzen,  gehienez, lau haizetara oihu bat atsekabetsu aurpegiratuz: “Guk hobeto egingo genuke!”; kapitalaren administrazio kontseilu ospetsuko kudeatzailegai izateko ateak objektiboki itxi zaizkiela jakinez jada. Hala ere, iragandako krisi ekonomikoaren lur-jotze politikoa eta gero, errebisionistek hormigoizko zoruaren kontra ostera ere jotzeko harropuzki prestu dirudite. Ondo legoke gogora ekartzea 1914. urtean behargin mugimendua historikoki bi hegaletan banatu zenetik, Munduko Iraultza Proletarioaren (MIP) agerpen objektiboarekin, erreforma sozialak iraultzarako klasearen indar-metaketarako erabilgarri izateari utzi eta berehala eta zuzenean igaro zela Estatu inperialistaren eskoramendu edo tinkotze erreakzionarioari eta bizi modu kapitalistaren erreprodukzioari mesede egitera.

Baina, esaera zaharrak dioen bezala, ez dago entzun nahi ez duena baino gor handiagorik. Izan ere, errebisionistak, bere fedezko dogma espontaneistaren eta ohiko ergeltasun parlamentarioaren lilurapean, behargin aristokrazian aurkituko du beti behargin mugimenduaren baitan praktika obrerista justifikatzeko aitzakia, diskurtsoan fraseologia sozialista hutsa oraindik ere mantendu arren. Errebisionismo osoaren paradigmaren abiapuntua da proletalgoaren kontzientzia iraultzailea bere mugimendu espontaneotik sortzen dela eta iraultza soziala prozesu determinista bat dela, zeinetara automatikoki bideratzen garen. Eta bere premisen ondorio logikoa bezala, militante komunista iraultzaren estratega eta ideologia iraultzailearen eramaile izatetik sindikalista arrunta izatera murrizten dute edo, berrogeialdi-garaian, zergatik ez?!, samariar ona izatera. Baina komunistok, Leninen eskutik, badakigu teoria iraultzailerik gabe ez dagoela mugimendu iraultzailerik; eta badakigu, proletalgoaren klase borroka iraultzailearen irakaspen historikoa delako, klasearen kontzientzia iraultzailea espontaneotasunaren kanpotik datorrela, masekin fusionatzen den abangoardiaren bitartekaritzaren bitartez, zeinaren ondorioa iraultza proletarioaren baliabide nagusia den: Alderdi Komunista. Urriko Zikloaren amaierak ematen digun ikusmuga dela eta ulertzen dugu, bere esanahi historiko sakonarekin, proletalgoaren izaera iraultzailea ez dela maila objektibo-materialean bitartegabeki aurkitzen, zeinak aukeraren baldintza soilik ezartzen duen, baizik eta alderdi kontziente-subjektiboan, ideologia iraultzaileak duen asmo unibertsalistaren ondorio bakar bezala.

Proletalgoa komunismoranzko bidean mundu zaharra errotik eraldatzen duen indar sozial hori berriro ere izanarazteak abangoardiaren independentzia ideologiko eta politikoa zaintzea exijitzen du. Errebisionismoaren aurka egin behar du, baita praktika erreformista estuko hamarkadak gainetik kendu ere. Komunismoaren birsorkuntza ideologiko eta politikoa da aurrean dugun eginkizun historikoa: Urriko Zikloaren Balantzearen oinarriaren gain bi ildoen borrokan, marxismoa prozesu sozialaren abangoardiako teoria izatera goratuko dugu; oportunismoarekiko eremu mugarritzeak abangoardiaren eraikuntzan bidea argituko du, bere baitan gure garaiko marxismoa gero eta hegemonikoago bihurtuz. Honen ondoren, iraultza sozialaren konkistak, berehalako ortzi-muga politiko bezala, sozialismo zientifikoaren eta behargin mugimenduaren arteko fusioa baimenduko du: Alderdi Komunistaren (AK) birsorkuntza, zibilizazio berriaren subjektu eta sorburua. Behin komunismoaren birsorkuntza burututa, AK-k Iraultzaren Programa aplikatuko du,  praxi iraultzailea -teoria eta praktikaren arteko fusioa- hedatuz, masak abangoardiako posizioetara sistematikoki goratuz eta Herri Gerraren bidez Botere Berria eta Proletalgoaren Diktadura eraikiz. Birsorkuntza Planaren egungo helburua da nagusi den errebisionismoari hegemonia lehiatu ahal dion Abangoardia Marxista-Leninistaren Erreferentea eraikitzea. Horretarako, lehenengo eta behin, proletalgoaren abangoardia ausartu behar da bizi dugun MIParen impasse egoera honetan historiak ezarritako bidegurutzearen aurrean erabakia hartzera, gaur egungo gizarte klasistak aurkezten dion dilema bakarraren aurrean zirt edo zart eginez: Inperialismoa ala Iraultza.



Komunismoaren birsorkuntza ideologiko eta politikoaren alde!

Kapitalaren eta bere krisien aurka, Iraultza Sozialistaren alde!