Documentos en euskara
Mugimendu Komunista Internazionala krisian dago eta berau suspertzeko ezinbestekoa da Iraultza Proletarioaren Ildo Orokorraren problematiken inguruko bi ildoen arteko borroka. Aplikatzen ari garen Alderdi Komunistaren Birsorkuntza Planak funtsezko gakotzat du marxismoa, Urriko Zikloaren Balantzearen bidez, abangoardiako teoria gisa berreskuratzea. Horregatik, komunismoaren birsorkuntza ideologiko eta politikoa zeregin objektibo internazionalista da, subjektu iraultzaileak planetaren luze-zabalean pilatutako esperientzia iraultzailea barnenbiltzen duelako eta bere garapenak herrialde guztietako proletariotza kontzientearen konpromiso militantea eskatzen duelako.
Birsorkuntza komunistaren aldeko borrokaren parte gisa, eta gure klaseko abangoardia internazionalean ikasketa eta eztabaida bultzatzeko asmoz, Estatu espainiarreko komunista iraultzaileok gure garaiko marxismoa hainbat hizkuntzatan zabaltzeko lanean dihardugu. Hemen eskaintzen dugu ahalegin kolektibo horren emaitza.